top of page

Gag Street Boys Albainan





Datorren igandean, martxoak 20, eguerdiko ordu batean, Albainako frontoian Gag Street Boys antzerki taldearen publiko guztiarentzako umorezko ikuskizuna izango da Trebiñuko Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan. Sarrera doakoa izango da 120 eserlekuko edukiera bete arte.

Ikuskizunaren laburpena: zuzeneko emanaldi bat egiteko prest dauden bi lagunek "Art Machine" disziplina artistiko guztiak dituen lehergailuaren laguntza dute. Ikuskizuna hasten da, baina arazo bat dago. Auto-zentsura zelatan dago, eta lehen mailako artea izan behar zuena zentzugabea eta katastrofikoa bihurtzen da. Beren beldurrak gainditzen ez badituzte, artea arriskuan egongo da, baina publikoari esker emanaldia gauzatuko da.

Testu gutxiko ikuskizun bisuala, oso dibertigarria Iñigo Salinero "Txaflas" eta David Gutierrez "Deibid" Gasteizko bi artista bikainen lanari esker.
Zuzendaritza: Eloi Beato Iraupena: 55 minutu
0 comentarios
Publicar: Blog2_Post
bottom of page